Menu Close

Hitzik gabe gaude!

Lehengo ostegunean izan zen Urola kostako mintzalagun egitasmoaren amaiera-ekitaldia eta jendetza bildu zen. Mila esker, hurbildu zineten guztioi, oso pozik gaude eta irribarretsu jarri gara udara begira.

Iragarri genuen bezala, aurten, IV. Igor Zendoia Bideo lehiaketa antolatu dugu eta Mintzalagun amaiera-ekitaldiarekin bateratu dugu. AEK-ko ikasleek egindako bost bideo finalistak ikusi ondoren, Telmo Iruretaren bakarrizketa ikus-entzun ahal izan genuen, eta giroa bikaina izan zen, oro har.

Orain, udara begira jarriz, ez ahaztu Mintzalagun egitasmoan parte hartzeko aukera duzuela.