Menu Close

Mintzalagun amaiera-ekitaldi berezia

Badira urte batzuk Igor Zendoia Bideo lehiaketa antolatzen dugula eta, aurten, Mintzalagun amaiera-ekitaldiarekin bateratuko dugu. Honenbestez, ekainaren 1ean, Zumaiako Oxford aretoan elkartu eta ikasturtea agurtuko dugu.

18:30ean hasita, AEK-ko ikasleek grabatutako iraupen laburreko bideoak ikusiko ditugu eta ikus-entzuleriak bozkatuko du irabazlea. Horrez gain, Telmo Irureta izango dugu aurkezle eta bakarrizketa ere eskainiko digu.

100 pertsonatik gora aritu dira Urola kostako Mintzalagun egitasmoan eta denok ere, oso balorazio ona egin dugu. Horregatik, irribarretsu esango diogu agur ikasturteari eta udara begira jarriko gara. Izan ere, izango da egitasmoan parte hartzeko aukera. Ez izan pausoa emateko lotsarik!