Menu Close

Mintzalagunak hasi dira tipi-tapa eta hitz eta pitz!

Zenbaitek, udan, oporrak hartu dituzten arren, bueltan dira astean behin elkartu eta hizketan jarduten duten mintzalagunak. Gutxi batzuek agur esan digute, baina dagoeneko hasi dira izena ematen bidelagun nahiz bidelariak, eta itxura ona du aurtengo egitasmoak ere.

Horren erakusle duzue Urola kostako Hitzakoek egin ziguten erreportajea. Espero dugu guk gozatu dugun bezainbeste gozatzea zuek ere: Erreportajea

Ikusten? Euskara praktikatzea ERRAZA DA gurekin!