Menu Close

Maruri Jataben: Laburbira 2024

LABURBIRA, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua da eta aurten bere 21. edizioa beteko du. 2 helburu nagusi ditu: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beren lanak erakusteko aukera emanez, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.

20 urteotan bide arrakastatsua egin du LABURBIRAK: euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala bihurtu da, eta zirkuitu egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du.

Aurtengo ediziora 22 lan aurkeztu dira eta horietarik, 8 film hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen, JATABEN gertatuko den bezala, datorren ostiralean, apirilak 26. Orotara, 87 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutako lanak.

Hauxek, hurrenez hurren, aurtengo edizioan ikusgai izango diren film-laburrak:

DENA ASMATUTA DAGO  Zuzendaria: Jone Arriola

KATALINAREN ZORIA Zuzendaria: Guillermo Ordás

ERRO Zuzendaria: Amaia Lejarreta

BABESA Zuzendaria: Ander Iruretagoyena

MUNDU BERRI BAT Zuzendaria: Mikel Álvarez

ZIRRARA Zuzendaria: Ane Cuesta

TALKAK Zuzendaria: Ilune Díaz eta Jordi Nuet

BETIZU BURU Zuzendaria: Ander Iriarte

Hurrengo estekan aurtengo iragarkia ikus dezakezue

2024ko Laburbira spota