Menu Close

Bakioko emakumeak Wikipedian

Aste honetan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu dugu, hori dela eta, hainbat eta hainbat jarduera izan ditugu emakumeok gizartearen esparru guztietan dugun zeregina agerian uzteko. Baina, zer gertatzen da gure artean jada ez daudenekin eta gure oroimenetik desagertzeko arriskuan direnekin??? Horiei balioa emateko eta euren bizitzak ezagutarazteko WikiEmakumeok jaio zen, eta aste honetan saio adierazgarria izan dugu Bakion.

Proiektua aurkezteko, Josi Sierra etorri zen, eta zein ondo eginda zekartzan  etxerako lanak, guztiz egindakoak. Izan ere, Bakioko emakumeei buruz ikertu ere egin zuen.

Berak zuzendutako eta ekoiztutako DOnKumental Koralboratiboa  ikusi eta gero, ehun urte dituen  Kontxi Barturen Uriarte  bakiotarrari buruz idazteko aprobetxatu zen. Era horretan, Kontxi Barturen Uriarte da  herri honen oroimen historikoa mende batez, dauzkan 103 urterekin bere jaioterriko herriaren bilakaera ikusi baitu.

Hemendik aurrera, Kontxi Barturen Uriarteren izena betiko gordeko da, eta seguru ez dela Bakioko pertsona ospetsuen atalean agertzen den azken emakumea izango.

ESKERRIK ASKO ETORRI ZINETEN GUZTIOI!!

GORA ZUEK, MUNDIALAK ZARETE GERO!!!