Menu Close

Uribe Butroeko ahotsak Adimen Artifizialean

Egun errealitatea da, Uribe Butroeko ahotsek, Maruri-Jatabekoek eta Gatikakoek, hain zuzen ere, adimen artifizialari euskara irakasteko balio  izango dute. Azaroaren 24an Maruri-Jataben eta  hilaren 28an Gatikan egindako bi saiakeren bidez, Gaitu zer den eta zertara sortu den azaldu genuen, hau da, guztion artean sortzen ari garen ahotsen datu-basea, gero enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko  tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako.
Azalpenak eman eta gero, hainbat esaldi grabatu genituen. Izan ere, bildu ginen guzti-guztiok  ahotsa jarri genien esaldiei eta horiek teknologia berriek euskaldunoi ulertzea ahalbidetuko diguten tresnak izango dira.
Maruri-Jataben egindako saioaren argazkia.

Gainera, ekimena hain erraza denez, batzuek astean 100 esaldi baino gehiago grabatzeko erronka ezarri zuten, eta hori ez da gutxi. Era horretan, harro gaude, ekarpen polita egin genion gure hizkuntzaren eta kulturaren garapenari.

Gatikan ere izan ginen, lehenengo azalpenak, gero grabazioak.

Hori gutxi balitz,  Gaitu ekimenean erregistratzen bazara, hainbat zozketetan parte hartuko duzu; beraz, ezin da gehiago eskatu. Guk egin genuen, eta harro gaude horretaz. Eta zuk, ez duzu parte hartuko?

Eskerrik asko, guztioi, etortzeagatik.

Bizi euskaraz!!!!

Euskaraz seguru!!!!

Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!