Menu Close

Gatikan: Gaitu ere gurean

Berbalagun ekimenak GAITU proiektua ezagutzeko aukera emango dizute, datorren azaroaren 28an, asteartearekin, Gaztetxokoan.
Euskaldunok erronka  berri bat dugu: Adimen artifizialak euskaraz egin dezan, lehenengo eta behin makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Horretarako, milaka ahots behar dira, milaka grabazio ordu euskaraz.

Ahots asko eta askotarikoak behar dira: adin tarte, genero eta mota guztietakoak. Guztion artean sortzen ari garen ahotsen datu-basea, gero enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko  tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako.

Ekarpen polita egingo diogu gure hizkuntzaren eta kulturaren garapenari.

NOIZ: Azaroak 28

NON: Gaztetxokoan

ORDUA: 18:00etan

OHARRA: Ekarri zure kaskoak

Zatoz eta parte hartu!!!

Bizi euskaraz!!!!

Euskaraz seguru!!!!

Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!