Menu Close

Gatikan: Olentzero-enborra

Eguberriko ohiturak ezagutu nahi dituzu?
Urtea amaitzear dago eta berarekin batera hainbat ohitura berpizten dira Euskal Herrian, horien artean Olentzero-enborrarena.

Horiek horrela, Berbalagun ekimenak parada ederra emango dizu gaur zortzi, hau da, abenduaren 19an, Gatikako Gaztetxokoan, erro sakoneko ipuina hura ezagutzeko, herri literaturan ernatua, iturri zaharretatik edan eta hitz eta ilustrazio berrietan beste behin loratua.
Jon Etxebarriak idatzita eta Malen Amenabarrek ilustratua istorio honek Olentzero-enborraren misterioa azalduko digu.

Nagusiak, adinekoak, umeak, gurasoak, altuak, baxuak, berdin dio…. Denok gonbidatuta zaudete.

Zatoz eta gozatu gurekin!

Bizi euskaraz!!!!

Euskaraz seguru!!!!

Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!