Menu Close

Bakion udan ere euskaraz: Amets egiteko ipuinak!!!!!

Kaixo lagunok!!!

Bigarrenaren ondoren hirugarrena dator eta horrela, hilak 19, Bakion Udan ere Euskaraz programak proposatzen zuen hirugarren jarduera egin genuen bertoko Sabino Arana etorbidean.

Arratsaldea atsegina izan zen, ez zegoen bero handirik, ezta haize handirik ere, benetan giro atseginari esker, berrogeita hamar lagun inguru bildu ginen irudimenari eusteko prest. Arratsaldeko 7etarako iragarrita bazegoen ere, “ikusleak” lehenago hasi ziren elkartzen, horretarako Eulalik prestatutako gunea erabili zuten.

Aukera hura benetan parada ederra izan zela eta Eulali Morenorekin amets eta hegan egin genuen, izan ere, Eulalik haren magia guztia lau haizetara zabaldu zuen.

Han bildutako guztiek munduko hainbat lekutako ipuin eta kondairez gozatzeko aukera izan zuten, betiere errespetuan, hezkuntzan eta aniztasunean oinarrituta. Emakumeak ahalduntzea eta berdintasuna sustatzea. Bestalde, trukea, kontsumismoa eta naturarekiko errespetua landu ziren ipuinen trukearen bidez eta elkarrekin mundu hobe bat eraikitzea.

Bere liburua aurkezteko parada izan zuen ipuin kontalariak, eta ume askok etxera eraman zuten gurasoen “opari” gisa.

Eulaliri buruzko informazio gehiago eduki nahi izanez gero, hona jo:

Eulali Moreno ipuin kontalaria

Umeei zuzendutako lehen saioa izan zen asteartekoa, gogoratu uztailaren 26an bigarrena izango dela.  Hurrengo hau  “Papertxori” antzerki ibiltaria izango da, arratsaldeko 19:00etan, Sabino Aranan.

Gorde data!!!

Zatoz eta gozatu gurekin!!!

Bizi euskaraz!!! 

Euskaraz seguru!!!!

Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!!