Menu Close

Bakion udan ere euskaraz: buru-mapagintza!!!!!

Kaixo lagunok!!!
Ez beroak, ez alferkeriak… inork ezin du gurekin. Izan ere, animoso aurkeztu ginen uztaileko bigarren hitzorduan, Bakion udan ere euskaraz programaren barruan. Oraingo honetan, gure adimena garatzeko aukera izan genuen
Buru-mapagintza sortzeko eta ikasteko teknika ederra tailerrean.

Bigarren jarduera horretan, berriro ere Bentako Plazan  bildu ginen, eta zein ondo egon ginen hango itzaletan. Eguzkitan egiten zituen 30 gradu baino gehiagoko tenperaturetatik babestuta, izan ere, ederto batean egon ginen. Eskerrak!!!!!

Gentza Eleder Aurtenetxe Pildain izan zen gure gidaria eta hark eraman gintuen buru-mapagintzaren barrura eta irakatsi zigun gure ideiak antolazen. Bai, badakigu batzuetan ez dela erraza, hala ere, proposatutako teknikekin hemendik aurrera askoz errezagoa izango da, guretzat behintzat.

Irudietan ikus daitekeenez, buru-mapak egitea sormen handiko ariketa  egin genuen, baita dibertigarria ere.

Zuhaitza jaio, hazi eta hedatzen den antzera, gure ideien antolaketak itxura bera har dezake. Informazioak garrantziaren arabera hartzen du bere lekua.

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, Gentza Elederrek arbelean idatzita utzi zizkigun erreferentziak ditugu ikusgai.

Ordu eta erdiko solasaldiaren ostean,  gai honetan sakontzeko gogoa piztu zitzaigun. Benetan ikasteko bidea amaigabea da!!!!

Eskainitako saioa interesgarria izan zen oso, baina ez da azkena izango gure uztaileko Bakion udan ere euskaraz programa honetan.

Gogoratu datorren asteartean beste jarduera bat, literaturarekin daukan zerikusia eta publiko familiarrarentzat,  izango dugula; hurrengo hau, Hegan eta amets egiteko ipuinak, Eulali Morenorekin, arratsaldeko 19:00etan, Sabino Aranan.

Gorde data!!!

Zatoz eta gozatu gurekin!!!

Bizi euskaraz!!! 

Euskaraz seguru!!!!

Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!!