Menu Close

Bakion udan ere euskaraz: sorospen tailerra!!!

Kaixo lagunok!
Uztaila heldu  eta hilabete honekin batera Bakion udan ere euskaraz programak proposatzen dizkigun jarduerak. Iragarrita zegoen bezala lehenengo hitzordua Mungialdeko Gurutze Gorriko lagunekin izan genuen, hauek lehen sorospen tailer magistrala eman zuten, Bentako plazan, hain zuzen ere. Izan ere, benetan arratsalde ederra pasa genuen berbalagunok. Hori gutxi balitz, aitortu behar dugu biziki ikasi genuela.
Gurutze Gorriko boluntarioek hiru taldetan banatu gintuzten, eta hiru guneetan txandakatu ginen, larrialdi-egoera baten aurrean zer erantzun eman behar dugun ikasi ahal izateko. Ikasketa tekniko eta teorikoa izan zen, bizitzak salbatzen lagun diezagukeena.
Lehenengo eremuan, anbulantzia baten gaineko zehaztapenak jaso genituen: zerez hornituta dagoen, abisu baten aurrean nola jokatzen duten, zertan lagun diezaiekeen lana hobeto bete dezaten…
Bigarrenean,  BBB (bihotz-biriketako berpiztea) azaldu zitzaigun: nola kokatu, non egin presioa, erritmoa…  Eta hirugarren eta azken horretan, Heimlich-en maniobra (itotze baten aurrean) nola egin behar den azaldu ziguten. Honi lotua, segurtasunezko alboko jarrerak duen garrantzia azpimarratu zuten.

Eguraldia lagun izan genuen gainera. Eskerrik asko euren jakintza partekatu zuten bolondresi. Eskerrik asko etorri zaretenoi.

Ez ahaztu uztaileko astearte guztietan jarduera bat izango dugula, eta noski, gonbidatuta zaudetela!!!!

Zatoz eta gozatu gurekin!!!

Bizi euskaraz!!! 

Euskaraz seguru!!!!

Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!!