Menu Close

Udaz gozatzeko eta euskaraz egiteko eskaintzarik onena

Udarekin batera, martxan da Bakion udan ere euskaraz plana, eta horrekin batera Udako Berbalagun programa. Ekimenak euskaraz gozatzeko gonbitea egiten dizu “praktikatu eta bizi!” lemapean, Bakio leku aparta baita euskaraz bizi izan eta, aldi berean, udaz eta oporrez gozatu ahal izateko. Beraz, udan zaudeten tokian zaudetela, Bakiora hurreratu eta beso zabalik hartuko zaituztegu.

Dagoeneko udako berbalagunen talde bat eratu da, baina berbalagun gehiago lortzeko eta euskal giroa suspertzeko zenbait ekintza antolatu ditugu uztaileko astearte guztietan hainbat lekutan

Uztailak 5: Lehen sorospen tailerra. Gurutze Gorriarekin. Arratsaldeko 19:00etanBAKION udan ere euskaraz, u, Bentako plazan.

Uztailak 12: Buru-mapagintza, sortzeko eta ikasteko teknika ederra!!! Gentza Eleder Aurtenetxe Pildain. Arratsaldeko 19:00etan, Bentako plazan.

Uztailak 19: Hegan eta amets egiteko ipuinak, Eulali Moreno. Arratsaldeko 19:00etan, Sabino Aranan.

Uztailak 26: Papertxori. Antzerki ibiltaria. Arratsaldeko 19:00etan, Sabino Aranan.

Beraz, udaz, hondartzaz, oporrez eta aisialdiaz gozatu eta euskaraz egiten jarraitu nahi izanez gero, badakizue… Bakio aukera eta eskaintzarik onena.

Argibide gehiago edo Berbalagun taldean parte hartu nahi baduzu deitu edo idatzi  whatsapp-a  688 875 481 telefonora edo e-mailez uribebutroeberba@gmail.com helbidera.

Zatoz eta gozatu gurekin!!!

Bizi euskaraz!!! 

Euskaraz seguru!!!!

Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!!