Menu Close

Saria Gatikan

Hasi baino ez du egin ikasturteak eta Uribe Butroeko Berbalagun ekimenak iraileko sariduna badu. Badakizue, hilero, Praktikatu zerbitzuak Euskal Herriko Berbalagun/Mintzalagun partaide guztien artean zozketa egiten duela, era horretan, irabazleak opari-kutxa jasotzen du etxean. Imajinatzen duzuen bezala, ez da erraza irabaztea, baina gure taldeak zorte onekoak dira eta ikasturte hasi bezain pronto badute sariduna. Izan ere, Gatikako Jabi izan da opari-kutxa jaso duen lehena (gehiago egotea espero dugu).  Noski kutxak dakartzan opariak familia osoarekin partekatu dituela, eskuzabala baita Jabi.

Zorionak Jabi eta Edurne!!!!

          Bizi euskaraz!!! 

          Euskaraz seguru!!!!

          Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!!