Menu Close

Irlandar bat Bakion

Irlandatik etorritakoa da Barry Manley, baina ez Ipar Irlandatik, ez, Hego Irlandatik heldu zen Euskal Herrira duela 10 urte, eta Irlandako alde ezezagun hura ere existitzen dela azaldu zigun, Bakioko Berbalagunaren aurkezpenean. Berdea bezain txikia da irla hura, izan ere, dagoeneko, Barry Manleyri esker pixka bat gertuago sentitzen dugu Eire.

Haren familiaren ibilbidea, bertako izaera eta  umorez betetako bestelako komerixak ere zabaldu zizkigun. Eta Kultur Etxean bildu ginenok biziki gozatu genuen berarekin.

Honekin batera Berbalagunaren ekimena aurkeztu genuen, hori horrela, badakizue eskeraz bizi nahi baduzu edo euskaraz praktikatu nahi baduzu etorri guregana, giro onenean izango duzu aukera berba egiteko eta gozatzeko.

Jarri harremanetan gurekin eta zure talderik egokiena topatuko dugu.

          Bizi euskaraz!!! 

          Euskaraz seguru!!!!

          Euskara beti bihotzean eta ezpainetan!!!!!