Menu Close

Bakion udan ere euskaraz: Ibon Magoa!!!!!

Bakioko Berbalagun ekimenari esker, magiaz beteriko arratsaldea pasatu genuen atzo, uztailak 14, Urkitza  eskolako aterpean. “Bakion udan ere euskaraz”  programaren barruan.  Ibon Magoak bere trukoekin haurtzarora berriro eraman gintuen. Izan ere, trebetasun handia zuen/du mago durangarrak eta behin eta berriro ahoa bete hortz utzi gintuen.

Zer izango ote da?? Zaldia, ortzadarra, zuhaitza edo lorea?? Nork marraztu du?? Zein da zein?? Ibon Magoaren burmuina ahalduna da eta ez zitzaion ezer eskapatu, izan ere, dena asmatu zuen…

SINESTEZINA!!!!

Ikuskizun familia­rra, guraso eta seme-alabentzako aproposa izan zen atzokoa! Eta horrela gozatu genuen guk!!!! Kartak, marrazkiak, asmakizunak… dena daki Magoak, iheskorra ere bada, beraz, kontuz, ez duzu harrapatuko, ezta sokarekin, euskal Houdini baita.

Umeek umeena egiten eta gurasook disfrutatzen haiekin guztiekin.

Horiek horrela, benetan parada ederra izan genuen, eta, batek daki, baina publikoaren artean etorkizuneko magoa dagoelakoan gaude.

Bide batez, aprobetxatuko dugu gogorarazteko, datorren asteazkenean, uztailaren 21ean, Jakoba Erredondok landareen eta zuhaitzeen kontsultategia zabalduko duela ordu berean, arratsaldeko 18:00etan,  eta leku berean, Urkitza eskolako aterpean.

          Ez galdu aukera eta gorde eguna!!!

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!