Menu Close

Bakion udan ere euskaraz: Jakoba Errekondo!!!!

“Bakion udan ere euskaraz” programaren barruan eta Berbalagun taldeak antolatuta atzo, uztailak 21, Jakoba Errekondorekin egon ginen. Euskal Herriko agronomo eta paisajista ezagunak landarei buruzko kontsultategia zabaldu zuen Urkitza Eskolan bertan. Hitzaldi horretan baratzean guztiok dauzkagun arazoak, lorategiko izurriteari buruzko kezkak, zeintzuk diren etxeko landererik errezenak, baita basoko arbolei eta frutarbolei buruzko zalantzak ere zabaldu genizkion. Noski,  berak guztiak argitu zizkigula!!

Aditua da oso Errekondo, eta zalantzak argi eta garbi  azaldu zituen: nola egin aurre izurriteei, zer nolako ongarriak ditugun eskura eta nola erabili, zeintzuk diren intsektizida naturalak, landatzeko gomendioak, landareak eta intsektuak nola portatzen diren.

Benetan  plazer handia izan zen berarekin arratsaldea partekatzea, izan ere, ederto batean egon ginen eskolako aterpe txikian bildu ginen 17 lagun.

Amaitzeko, haren liburuak eta urteko agenda erosteko aukera izan genuen eta gainera sinatuta, hori bai dela zortea.

Eskerrik asko ,Jakoba!!!! Eskerrik asko, etorri zineten guztioi!!!! Gogoratu datorren astean garagardo dastaketa izango dugula. COVID-19 dela eta, izena aldez aurretik eman behar da, beraz, badakizue, bidali whatsapp hurrengo zenbakira 688 87 54 81.

           Ez galdu aukera eta gorde eguna!!!

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!