Menu Close

Ekaineko irabazlea: Mari Tere

Beno ekipo, gure taldeak bai direla zorte onekoak.

Badakizue, hilero, Praktikatu zerbitzuak Euskal Herriko Berbalagun/Mintzalagun partaide guztien artean zozketa egiten duela, era horretan, irabazleak argazkian agertzen den opari-kutxa jasotzen du etxean. Imajinatzen duzuen bezala, ez da erraza irabaztea, baina, ikasturte honetan gure taldeetako hainbat lagunek hartu dute oparia, eta ekainean beste saridun bat dugu gure artean.

Bakioko Mari Tere Iturriaga izan da ekaineko irabazlea, eta nola ez, poz-pozik dago opari-kutxak zekartzan opariekin.

Datorren ikasturtean badakizue, parte hartu Uribe Butroeko edozein taldetan, eta, agian, ZU izango zara irabazlea!!!!!!

Bizi euskaraz!!!!  

Gozatu gurekin!!!

Euskaraz seguru!!!! 

Birusak ez gaitu mututuko!!!!