Menu Close

Bakion udan ere euskaraz

Kaixo, lagun!!

Dagoeneko oporretan zaude?? Horrela bada edo ez bada, guk badugu eskaintza zuretzat, izan ere, birusak  eta bestelakoek ez gaituzte mututuko eta gu euskaraz biziko gara edoizen herritan eta momentutan, baina batez ere, udan eta Bakion.

Horrela izanik, Bakioko Berbalagun ekimenak hurrengo programazioa prestatu dizu zuk gozatzeko. Aurtengo programa, aurreko urteetan bezala, asteazkenetan izango da, arratsaldeko 18:00etan, Urkitza eskolako aterpean.  Denetarik izango dugu, familiari begira dagokion ekintza bi, landarei buruzko kontsutategia sortuko dugu eta bertoko garagardoa dastatuko dugu eta dena doan. Hori bai dela mauka!!!

Antolatzen ditugun ekintza guztietan segurtasun neurriak bermatuta izango dira, hori dela eta, izena aldez aurretik eman behar da, edukiera mugatua izango baitugu. Horretarako bidali whatsapp bat 688 87 54 81 sakelekora.

           Ez galdu aukera eta gorde eguna!!!

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!