Menu Close

BERBA-jaia

Maruri-Jatabe izan da eskualdeko Berbalagun ekimenean sartutako azken herria, hori dela eta, ikasturtea amaitutzat emateko, BERBA-jaia  bertan egitea otu zitzaigun, eta horrela egin genuen.  Uribe Butroeko berbalagun guztiak gonbidatuta zeuden, elkar ezagutzeko eta daukagun harremana sendotzeko. Xede horrekin ospatu genuen Berbalagun ikasturteko  azken saioa.

Aitzakia eta lekua bageneuzkan, baina nola bideratu?? zer egin??. Bertoko Jatabe Nekazal Elkartearekin kontaktuan jarri ginen, haien proiektua ezagutu nahi baikenuen, izan ere, erraza izan zen haiekin hitzordua jartzea, haien gariaren lana zabaldu nahian daudelako.

Urrea zirudien, horiz jantzita baitzegoen, izan ere, Maruri-Jataben dagoen gari plantazioak laru kolorearekin hartu gintuen, eta gu poz-pozik ibili ginen eguzki zirudien landare artean.

Elkarteko kidea den Estanis Fernándezek  azaldu zigun nola sortu zen proiektua, zeintzuk diren helburuak, norekin jarri diren harremanetan zabaltzeko hain helmugak, besteak beste.

Eta noski, euskaldunak garenez eta gure izaerari jarraituz, horrela ospatu genuen jaia, hau da, afari-merienda batekin. Oso erraza izan zen, bakoitzak eraman zuen ondoen egiten dakiena, eta eleizako arkupea jantoki bihurtu genuen, ildo horretan, han izan genuen prest gure mahaia patata tortillekin, pintxoekin, gaztarekin… ez zen postrerik falta izan.

Amaitzeko bertoko garagardoarekin topa egin genuen.

Ondo pasa udan, bueltan elkar ikusiko dugulakoan gaude.

           Bizi euskaraz!!! 

           Birusak ez gaitu mututuko!!!

           Euskaraz seguru!!!!