Menu Close

Urtarrilaren 27an, “Nire semea pixka bat motelago dabil soilik” antzezlana SKAn

Urtarrilaren 27an “Nire semea pixka bat motelago dabil soilik” antzezlana izango dugu SKAn, eta ohiko moduan berbalagunek sarrerak 5 euroan eskuratzeko aukera izango dute. Joan nahi izanez gero, eskatu sarrerak dinamizatzaileari urtarrilaren 26ko (asteazkena) 12:00ak baino lehen.

Mia ezinbesteko emakume bat da, beste asko bezala; ezinbestekoa bere etxeko eguneroko bizitzan. Bere deabruen aurka borrokatzen du, ama, aita, alaba eta senar “disidente” bat zaintzen dituen bitartean, baina norbaitengan jartzen badu bere indarra, bere seme Brankorengan da, pixkanaka mugikortasuna galarazten ari zaion izen gabeko gaixotasun bat baitu. Gaur, Brankok 25 urte bete ditu, eta bere familia “akastunak” (gaur “disfuntzional” deituko genioke) festa bat prestatu dio.

Antzezlanaren inguruko informazioa hemen duzue.