Menu Close

Nor gara?

Santurtziko berbalagunen 2009tik daramagu euskararen erabilera bultzatu eta sustatzen. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak eta abar antolatzen ditugu.

Programaren sustatzaileak Santurtziko Udala, Udal euskaltegia eta Santurtziko AEK euskaltegia dira, baina denen asmoa egitasmoa handitzea denez, herriko gainontzeko elkarte, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzeko asmo sendoa daukate.

Santurtzitik kanpo Euskal Herriko hainbat herritan badira mintzapraktika egitasmoak. Ezagutu nahi dituzu?