Menu Close

“Ez dakit zertaz ari zaren” Irakurzale Klubean

Hilaren 19an Ana Malagon idazlearen “Ez dakit zertaz ari zaren” liburua izan zuten mintzagai, eta hauxe dioskue bere inguruan:

Azken hitzorduan, Ana Malagon idazlearen “Ez dakit zertaz ari zaren” ipuinez osatutako argitalpena izan dugu hizpide. Mikroipuinetatik salto egin du neurri zehatzeko ipuinetara, 10 bat orrialdeko bataz bestekoa betez.

Erraz irakurtzeko moduko narrazioak dira. Ironiaren umore tantek zipriztindutako istorio ezkorrak dira. Halere, egoera errealak izan daitezke, hau da, ingurukoek edo guk geuk bizitakoak gogora ekar diezazkigukete ipuinok.

Laster emango dugu hurrengo hitzorduaren berri!!!