Menu Close

Pilates eta mendilagun: han izan ginen!!!

Irakurzale Klubekoek urriaren 20an ekin zioten bezalaxe, beste taldeak ere martxan daude. Hamar berbalagun Orekan osteopatia zentroak eskainitako pilates tailerrean parte hartzera animatu ziren eta hain ibili ziren giharrak luza eta luza!!!

 

Bestalde, mendilagun taldekoak ere Kirola eta Naturak antolatutako irteerara animatu ziren, eta Entziako baso sorginduan barna ibili ziren igande goizean, zero graduko tenperatura epelean abiatu arren, oso gustura inguruarekin, helbide honetan daukazue eguneko erreportaje osoa: https://flic.kr/s/aHsmX5yok8

Eta gogoratu asteroko talde arruntak ere martxan daudela, animatuz gero, badakizue nola kontaktatu!!!