Menu Close

Euskararen astean, magia, natura, musika eta, nola ez, EUSKARA!

Euskararen aste ederra izan genuen aurrekoan. Hasteko, ostegunean Eriz magoaren hurbileko magiaz gozatzeko parada izan genuen. Ostiralean, bestalde, goizean Lautada ikastolako gazteen txanda izan zen. Mintzodromoan parte hartu zuten eta naturaz, kontsumoaz eta gure ohiturez hausnartu ahal izan zuten Araba bizirik plataformako kideen laguntzaz.

Ostiral arratsaldean, Araian Olatz Salvadorrekin solasaldi musikatu interesgarria izan genuen. Aretoa lepo bete zutenek aukera ezin hobea izan zuten Olatzen hitzak eta musika entzuteko.

 

 

 

Eskerrik asko Olatz, Araba bizirik plataformako kideak, Eriz magoari eta nola ez parte hartu zenuten guztioi. Segi euskaraz bidea eraikitzen!