Menu Close

Asteburu bikaina Asparrena aldean

Joan den larunbata egun zoragarria izan zen Berbalagunontzat. Goizean, Araiako irakurle klubeko partaideak bildu ginen Dendaostekoak liburuaren inguruan hitz egiteko. Benetan interesgarriak han opartekatu genituen iritziak.

Arratsaldean, Lautadako familiak bildu ginen Eginoko gaztandegian. Garaziren eskutik garai bateko ohiturak ezagutu genituen, eta bukatzeko bertako gazta dastatzeko aukera izan genuen. Tripa beteta  eta pozik abiatu ginen gure etxeetara.