Menu Close

PILATES TAILERRA SAN MIGELEN

Ekainaren 18an, asteartez, San Migeleko Taberna Nagusian gauzatu genuen tailer interesgarri hau, eta arrakasta itzela izan zuen; Pilates taldeak 5-6 pertsonakoak izan ohi dira, eta gu, ordea, 14 lagun elkartu ginen, hortaz, erantzun itzela!

Iraide Goitia izan zen irakaslea: NARE fisioterapia zentroa dauka Basaurin, eta horrez gain, pilates eta osteopatian ere aditua da. Beti bezala, azalpen zehatz eta argiak eman zizkigun 30 minutuz, eta ondoren ordubeteko saio teorikoa egin genuen, uste baino gogorragoa gainera! Mito asko erori zitzaizkigun batzuoi: pilates erraza dela, emakumeentzat soilik dela…bai zera!! Ikaragarri kirol exigentea eta baliagarria!

Beti bezala, mila esker Iraideri eta Taberna Nagusikoei lekua uztearren!! Hurrengo irailean bueltatuko gara indar handiagoz!!

PRAKTIKATU EUSKARA GUREKIN, ERRAZA DA ETA!