Menu Close

PASTA EKOLOGIKOA BASAURIN

Martxoaren 15ean izan genuen hitzordua Basauriko arizko Dorretxean. Leku itzela halako tailerrak egiteko, errepikatuko dugu, ziur!!

Bada, 12 lagun elkartu ginen saio interesgarri honetaz gozatzeko, eta pasta ekologikoa egiten ikasteaz gain, egindakoa etxera tuperretan eramateko aukera eduki genuen. Ondoren, partaide batzuek etxean prestatutako pasta platerari argazkia atera eta dinamizatzaileari bidali zioten (hemen ikusiko dituzue).

beti bezala, hasieran azalpen teorikoa eman zigun Txaramela kooperatibako Izaskunek. Oso argi eta zehatz azaldu zituen eman beharreko pausoak, eta behin azalpenak barneratuta, praktikari ekin genion; benetan dibertigarria! Plastilinarekin jolastearen antzeko izan zen, eta gainera, jaki osasuntsu bat “sortzen” aritu ginen! Noski, gakoa lehengaiak ekologikoak eta kalitatezkoak izatea da: garia, irina, arrautzak, eta abar.

Orea egin ondoren, Izaskunek ekarritako makina baten bidez “masa” luzatzen aritu ginen, eta gero, beste tramankulu batekin espagetiak egin genituen, baita ravioliak ere! Ikusi bideoak

Behin orea luzatuta eta espagetiak eginda, bakoitzak bere eran “bukatu” zituen tuperrean sartu aurretik…

Eta azken argazkiak etxetik partaideek bidalitakoak…

Laburbilduz: saio aparta, interesgarria, ekologikoa, gaurkotasun handikoa….eta itzel gozoa! Mila esker Txaramelako Izaskuni eta hurbildu zineten guztioi!