Menu Close

Aurten geurea da kopa!

Sei egun baino ez dira falta Athleticek kopako finala jokatzeko, eta Bizkaiko bazter guztiak talde zuri-gorriaren aldeko ikurrez bete dira. Gurasolagunen ere eskulan polita prestatu genuen oporren aurreko azken egunean finalean topera animatzeko, eta bertaratu ziren zazpi familiek ederto batean pasatu zuten.

Askotan esan dugu etxean izan ohi ditugu material sinpleekin gauza ederrak egin daitezkeela, eta kasu honetan ere halaxe izan da. Nahikoa izan genuen kartoi zati bat, zilarrezko papera, zelo beltza eta egur txapalak jendeak hainbeste desiratzen duen koparen kartoizko eredua egiteko.

Saioaren ardura familia batek hartu zuen, baina azken momentuan joaterik izan ez zuenez, dinamizatzaileak eman zituen argibideak, eta ordubeteren buruan ume guztiek zuten esku artean apirilaren 6an Bizkaira ekarri nahi dugun garaikurraren erreplika. Dena prest, beraz, datorren astean lehoiak animatzeko.

Aurten bai!