Menu Close

JAKOBA ERREKONDOREN HITZALDIA ATZERATUTA

Aupa, Berbalagunok!

Albiste txarra daukagu: ostiralean gauzatuko genuen Jakoba Errekondoren hitzaldia atzeratu egingo dugu. Izan ere, egun horretan ordu berean Basauriko Asanblada Feministak manisfetazioa deitu du herrian, eta gero Bilboko manifestaldiarekin bat egingo dute, beraz, uste dugu hain egun seinalatu batean feminismoaren aldarriek lehentasuna dutela, eta gure indarrak bertan batu behar ditugula. Gainera, uste dugu hitzaldira etortzekoa zen jende asko manifestaldira hurbilduko dela, hori dela eta, pentsatua genuen hitzaldi interesgarria hankamotz ez uzteko, biziki interesgarria dela uste baitugu, gure ekintza atzeratzea erabaki zentzuzkoena dela argi dugu.

Hala ere, horrek ez du esan nahi Jakobaz gozatzeko aukerarik izango ez dugunik, izan ere, ziur aski urtarrilean burutuko dugu hitzaldia. Beraz, adi sare sozialei!!