Menu Close

BOGA GARAGARDO DASTAKETA

Ekainaren 10ean San Migeleko Taberna Nagusian egin genuen 20 lagunen aurrean. BOGA kooperatibako Eneko etorri zitzaigun eta garagardoaren prozesua zelakoa den argitu zigun: zelan egin, zer garagardo mota dagoen, zertarako balio duen lupuloak… Eta teoriaren ostean, praktikaren momentua iritsi zen: lau garagardo mota ekarri zituen (argitik ilunera sailkatuta), eta bakoitzaren osagaiak, zaporea, usaina… parekatu genituen. 2 orduko saio erabat gomendagarria.

Lehen argazkian aipatutako lau garagardo motak ikus ditzakegu; ezkerretik eskumara argitik ilunera. Bigarren irudian, Eneko, Bogako partaidea, garagardoak irekitzen eta bakoitzaren propietateak azaltzen. Hirugarren irudian aretoaren perspektiba orokorra.

Lehen aipatu bezala, saio guztiz gomendagarria. Eskerrik asko Bogari eta Enekori, azalpen zehatz bezain argiak emateagatik. Horrez gain, mila esker San Migeleko kultur-etxeko Hilario arduradunari daukaten areto ederra erabiltzen uzteagatik. Gustura egon ginen, eta ziur laster itzuliko garela San Migelera beste eskaintza arrakastatsu bat gauzatzera, “harrobia” dagoela argi utzi baitziguten bertaratutakoek!

PRAKTIKATU ETA BIZI!