Menu Close

GAZTA FRESKOA EGITEN IKASTEKO TAILERRA

Ekainaren 17an, barikuz, Basauriko Kalero auzoko Sorginetxe kultu-etxean “Gazta freskoa egiten ikasteko tailerra” burutuko dugu, arrastiko 17:30etatik 19:00ak arte.

Tailer hau EHNE elkarteak gauzatuko du, eta bertan gazta freskoa sortzen ikasiko dugu, baita egin eta dastatu ere!
Denok dakigunez, gazta euskal kulturari erabat lotutako jakia da, eta Euskal Herriko txoko askok jardun dute eta segitzen du esneki honen elaborazioan lanean.
Egiteko modu asko daude, gazta mota asko dagoen bezala, baina tailer honetan gazta freskoari erreparatuko diogu. Animatu gurekin!

Izena emateko deitu 645 715 621 telefonora edo idatzi hegouribe@aek.eus helbidera ahalik eta lasterren, lekuak mugatuak izango baitira!

 

PRAKTIKATU ETA BIZI!