Menu Close

BOGA GARAGARDO DASTAKETA SAN MIGELEN

Ekainaren 10ean, barikuz, San Migeleko Taberna Nagusian BOGA garagardo dastaketa egiteko aukera izango dugu.

Ekintza osagarri honetan artisau-garagardoa zelan egiten den ikasiko dugu, baita horietako batzuk dastatu ere. BOGA Bilbon sortutako kooperatiba txikia da, eta lagunartean hasi ziren arren, handituz joan dira, eta dagoeneko hainbat tabernatan topa ditzakegu BOGA markako garagardoak. Beraz, tailer honetan, eurek garagardoa egiteko zein pauso ematen duten irakatsiko digute (teorikoa), eta ondoren, dituzten garagardo mota desberdinak dastatzeko aukera izango dugu! Gainera, ondoren San Migel kantari ekintzarekin batuko gara, ondo berotutako eztarrietatik euskal kantak abesteko!

Eman izena lehenbailehen, lekuak mugatuak izango baitira!

 

PRAKTIKATU ETA BIZI!