Menu Close

AURKEZPEN JAIA BASAURIN, AZAROAREN 11N

Aupa, euskaltzale! Berbalagunek Basaurin ikasturteari ekin dio, eta nolabait hori ospatzeko-edo, Berbalagun Aurkezpen jaia egingo dugu azaroaren 11n, Basauriko Zutarri tabernan, arrastiko 18:30etatik aurrera. Hantxe proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dugu, baita ederki pasatzekoa ere: pintxoak izango ditugu, elkar ezagutzeko jolas dibertigarriak, opariak, sorpresak… Animatu, ez zara damutuko eta!