Menu Close

Bego eta Oscar, maiatzeko saridunak

Maiatzeko Ezetz Jakin lehiaketako galdetegiak jaso eta gero, irabazleekin elkartu gara sariak banatzeko. Bego Zabaletak jaso du sari nagusia hamabost galderak behar bezala erantzunda: Sasoie jatetxean bi lagunentzako asteburuko otordua. Oscar Duñabeitiak, aldiz, parte-hartzaile guztien artean zozketatzen dugun 20€ko bonua eskuratu du, Gernika-Lumoko establezimenduetan erabiltzeko. Zorionak bikote eta gozatu oparia!

Bestalde, ekaineko Ezetz Jakin lehiaketa ere argitaratu dugu, ikasturteko azken alea, hain zuzen ere. Iaz egin genuen lez, sari berezia, ezohikoa bai beintzat, izango du irabazleak: Gernika Garbiketak enpresak etxeko bi alfonbraren garbiketa-zerbitzu profesionala eskaini digu. Beraz, interesa baduzu, erantzun behar bezala hamabost galderak. Horrez gain, ohiko 20€ko bonua ere banatuko dugu, parte hartu duten guztien artean.

Horra online esteka: https://labur.eus/QAjPn

Ekainaren 19ra arteko epea duzue galdetegiak bidaltzeko, bai online, bai kultur etxeko postontzian.