Udako oporren aurretik egin dugun ekaineko Ezetz Jakineko irabazleak Janire Beotegi eta Karmele Totorikaguena izan dira. Lehenengoak, La Boca pizzerian bi lagunentzako jatordua izango du; bigarrenak, aldiz, ohiko 20€ Gernika-Lumoko establezimenduetan erabiltzeko. Disfrutatu zuen sariaz, bikote!
Esan bezala, ikasturteari bukaera eman diogu lehiaketako sari-banaketarekin. Oso balorazio positiboa egin dugu eta etorkizunean ere bide beretik jarraitzea aurreikusten dugu. Beraz, zuek ere hor egon zaitezte, Euskararen aldeko ekimenetan parte hartzen eta zuon alea jartzen.
Azkenik, esker berezia eman nahi diegu hilero 2 lagunentzako jatordua eskaini diguten jatetxe zein tabernei. Esker ona adierazteko, kartel hau sortu dugu.
Uda ona izan, pilak kargatu eta irailean gehiago!