Apirileko mendi ibilaldia zirkularra izango da; hau da, Gernika-Lumoko Foruen plazatik irten, eta bertara iritsiko gara. Ibilbidean zehar herriko zenbait txoko bisitatuko ditugu: Lumo, Amillaga eta Elorrieta. Gero, Goikoerrotatik Forura jaitsiko gara; azkenik, hasiera-puntura bueltatzeko.
Ibilbide erraz eta erosoa da oraingoan antolatu duguna. Beraz, aukera paregabea animatzeko!
Izena emateko, idatzi BERBALAGUNeko telefono zenbakira: 600 482 010.