Menu Close

Gernika ezagutuz eta oroituz

Hilaren 27an egin genuen apirileko mendi irteera Gernika-Lumoko inguruetatik. Hasi bezain pronto, 24 berbalagunok berokiak erantsi genituen Lumorako aldapa gogorrari aurre egiteko. Bertan, Iratxek 1937ko bonbardaketari eta frankisten garaiko “gerra-turismoari” buruz hitzaldi interesgarria eskaini zigun. Hori izan zen BERBALAGUNetik egin nahi izan genuen omenalditxoa.

Ondoren, Amillarako bidea hartu genuen, bertatik Elorriaga auzora igotzeko. Jarrain, Baldatika erreka jarraituz, Foruko goikoerrotatik Armotxerri auzora jaitsi ginen. Ibilbide benetan polita egin genuen, eta, gainera, gure inguruetan.

Horra irteeran erabilitako diptikoa: 35 IBILBIDEA TRIPTIKOA -1

Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi!