Menu Close

Praktikatu Euskaraz Gurekin. ERRAZA DA!

Urtero legez, urrian ekin diogu Berbalaguneko ikasturte berriari. Hilabete berezia da guretzat, hainbat ekitaldi ditugulako herrian, besteak beste, Urriko Lehen eta Azken Astelehena, Euskal Jaia… Baina gogoratu Berbalagunen parte hartzeko epea ere zabalduta dagoela.

Euskaraz mintzapraktika egin nahi baduzu, izen ematea erraza da: deitu Berbalaguneko telefonora edo sartu beherago ageri den linkean. Ostean, zure ordutegia kontuan hartuz, dauden taldeak eskainiko dizkizugu.

Telefonoa: 600482010

Izena emateko: http://emanizena.praktikatu.eus/

Jada mintzalagun berri batzuk animatu dira! Etorri zeu ere bai!

Zure zain gaude!