Menu Close

Berbalagunen ekaineko eta ikasturteko azken mendi irteera!

Ibilaldia lainopean eta fresko antzean hasi bagenuen ere, eguzki printzak larruan igarri orduko hasi zen tenperatura igotzen. Eguzkipean egin genuen ibilaldiaren zatirik handiena, baina, lantzean-lantzean, hango eta hemengo gerizpeen freskuraz ere gozatu genuen. Ibilaldi ederra azken batean. Datorren ikasturtean jarraituko dugu ekinean, euskaratik eta euskaraz mendi bueltak egiten!