Menu Close

EZETZ JAKIN! Martxoa

📌 Otsaileko Ezetz Jakin lehiaketaren irabazlea Imanol Ahedo izan da eta parte-hartzaile guztien artean zozketa eginda bigarren saria Silvia Ordorikari egokitu zaio.
Oraingoan, 84 parte-hartzaile izan ditugu, eta horietatik erantzun guztiak ondo jarri dituztenak 67.
Silviak Ezetz Jakin lehiaketa hasi zenetik (18 urtetan) parte hartu du, baina orain arte ez zaio inoiz ezer tokatu.
Lehiaketa betetzen dutenen artean inkesta txiki bat eginda, denek erantzuten dute “asko ikasten dutela jartzen ditugun galderekin”.
Martxoko lehiaketa martxan dugu. Eskuratu galdetegia, bete eta kultur etxean dugun postontzian sartu eta ea zeuok irabazten duzuen 80€ko bonua edo 20€koa.
Bonu horiek Gernika-Lumoko dendetan, jatetxeetan, ileapaindegietan… erabili beharko dira.
Zorionak irabazleei