Menu Close

Errigorarekin bat

Heldu da berriz Nafar hegoaldeko uzta ekutik eskura kanpaina. Martxoaren 29ra arte, Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak eskatzeko aukera izango dugu, euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan. Guztiak dira kalitate bikainekoak eta guztiek daramate Errigora Balioak berme-zigilua.

Egin zure eskaera berandu baino lehen…+

Honezkero ondotxo dakigun bezala, aukera paregabea dugu etxeko despentsa betetzeko, baina, gainera, kanpaina honetan parte hartuz:

  • Bertako elikagaien alde egingo dugu.
  • Euskara indartuko dugu.
  • Auzolana bultzatuko dugu eta
  • Ekoizpenean bidezko harremanak sustatuko ditugu.