Menu Close

Maiatzeko Ezetz Jakin lehiaketa abian da

Hemen da maiatzeko Ezetz Jakin lehiaketa! Gernikako bonbardaketa eta erleak izango ditugu protagonista hilabete honetan, lehenengoaren 85. urteurrena eta udaberriaren etorrera efemeridetzat hartuz. Horretarako, Gernikazarra elkartearen eta Iñaki Gonzalo erlezainaren laguntzan izan dugu.
Datozen egunetan ohiko tokietan aurkituko duzue paperezko edizioa, eta maiatzaren 26a arte (egun hori barne) izango duzue zuen erantzunak bidali edo kultur etxeko buzoian sartzeko!