Menu Close

Virginia Gabantxo eta Ager Estebanez izan dira martxoko Ezetz Jakin lehiaketako irabazleak

Martxoko Ezetz Jakin lehiaketako sariak banatu genituen pasa den astean. Lilibertsok lagunduta egindako galdera sorta ondo erantzunda, irabazlea Virginia Gabantxo izan da (bere ordez Asier Zugadi etorri da saria jasotzera). Virginiak 80€ko bonoa irabazi du Gernikako establezimenduetan gastatzeko. Bestetik, zozketa bidez ematen dugun saria Ager Estebanezentzat izan da. Honek 20€ko bonoa irabazi du.

Hurrengo Ezetz Jakin maiatzean iritsiko da berriro, oporraldiko etenaldiaren ostean.