Menu Close

Gurasoak euskaraz futbolean

Ermua C D-ren eta Berbalagun egitasmoaren elkarlanaren ondorioz, otsailaren 20tik aurrera, ume eta gazteen entrenamenduetan gurasoek euskara praktikatzeko aukera paregabea izango dute asteartero 17.15etik 18.15era. Teodoro zuazua futbol zelaiko taberna inguruan egingo den topaketa hau doakoa izango da eta ez du ezer berezirik eskatzen, euskaraz aritzea, besterik ez. Horrenbestez, kirol taldearen euskararen aldeko konpromisoa argi utzita, antolatzaileek Ermua futbol taldean umeak dauzkaten guraso guztiak animatu nahi dituzte parte hartzera, euskara praktikatzea guztiontzat onuragarri delako, guraso zein umeentzako.