Menu Close

Nor gara?

Ermuko eta Mallabiko berbalagunok 2001etik daramagu euskararen erabilera bultzatu eta sustatzen. Euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak harremanetan jarriz, eta euskara praktikatu eta bizitzeko aukera berriak sortuz: mintzataldeak, tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, mendi irteerak... antolatzen ditugu.

Ermuko berbalagun egitasmoa 2001ean sortu zen, Mallabikoa, berriz, 2015ean. Programaren sustatzaileak: Ermuan, Udala, Udal euskaltegia, Euskal Birusa euskara taldea eta Kaltxango AEK euskaltegia eta, Mallabian, Mallabiko AEK eta Udala dira. Baina denen asmoa egitasmoa sendotzea denez, herri bietako elkarte, eskola zein norbanakoekin elkarlanean aritzen gara askotan.

Ermua-Mallabitik kanpo Euskal Herriko hainbat herritan badira mintzapraktika egitasmoak. Ezagutu nahi dituzu?