Menu Close

EZ ESAN! galdera-erantzunen jokoa martxan Mallabian

Mallabiko Berbalagunek, bihartik aurrera hilez hileko galdera-erantzunen joko bat jarriko du abian.

Aurten, otsailetik ekainera arteko jokoa izango da eta hilean behin jokatu ahal izango da. Jokoaren funtsa Mallabiari buruzko galderak zuzen erantzutean datza. Eta, hil bakoitzeko irabazleekin FINAL HANDIA egingo litzateke maiatz-ekaineko asteburu batean. Sariak egongo dira, bai hilero, baita final handian ere.

Galderak sare sozialetan eta kartel bidez zabalduko dira, baina erantzuteko orriak Mallabiko denda, taberna, liburutegi eta abarrekoetan izango dituzue.

Galderek Mallabia izango dute ardatz (Mallabiko historia, kultura, kirola eta euskara, baita egungo kontuak ere).

Lehiaketaren helburu orokorra euskara sustatzea da, helburu zehatza, berriz, Mallabiko arlo horiek guztiak ezagutaraztea.

Besterik ez, momentuz, ez zaituztegu aspertu nahi-eta, kontrakoa, Mallabia ardatz izanda, eta euskaraz, hilean behin, une dibertigarria izan dezazuen nahi dugu.

Animatu eta parte hartu “EZ ESAN” galdera-erantzunen jokoan.

Ondo izan eta…parte hartu!!!