Euskara praktikatu nahi duzu Zallan?
Urte berriarekin batera, aukera berriak datozkigu: Zallan euskaraz praktikatzeko talde berriak sortuko ditugu.
– Noiz bilduko dira?
Zure ordutegiaren arabera. Idatziguzu, nahiago dituzun EGUNAK eta ORDUAK zehaztuz, eta zure antzerako ordutegia duen jendea aurkituko dugu.
– Zenbat ordaindu behar da?
Ezer ez! Berbalagunean parte hartzea guztiz DOHAINIK da; gainera, hamaika abantaila izango dituzu: deskontuak, opariak, zozketak….
– Nola eman dezaket izena?
Hainbat aukera dituzu: bidali whatsappa (671 070 044), galdetu zure herriko euskaltegian edo klikatu lotura honetan http://emanizena.praktikatu.eus/ eta bete formularioa.
Animatu eta parte hartu! Euskara zu zara!
