Euskaraz praktikatu nahi duzu Balmasedan?
Astero jadanik gure herrian hainbat lagun batzen gara, euskaraz hitz egiteko. Orain Balmasedan talde berriak sortzeko asmoa daukagu. Ez galdu aukera! Zatoz gurekin!
– Maitek (Balmasedako bizilagunak): “Gure herrian horrelako ekimenak egoteak asko pozten nau, egia esan. Dena den, aurten ezingo naiz matrikulatu, gastu gehiegi ditut eta dirua aurreztu behar dut”.
– Berbalagun dinamizatzaileak: “Gastuak? Hemen ez dago inolako gasturik. Berbalagunean parte hartzea guztiz DOHAINIK da; gainera, hamaika abantaila izango dituzu: deskontuak, opariak, zozketak…”.
– Maitek: “Ze ondo! Hala ere, aurten ziurrenik parte hartzeko aukera gutxi izango ditut. Lana dela eta, disponibilitate txikia dut eta denboraz larri nabil”.
-Berbalagun dinamizatzaileak: “Ez kezkatu: idatziguzu, EGUNA eta ORDUA zehaztuz, eta guk aurkituko dugu zure antzerako ordutegia duen jendea”.
– Maitek: “Ederto! Animatuko naiz. Oraintxe bertan emango dut izena. Zer egin behar dut?”
-Berbalagun dinamizatzaileak: “Izena emateko prozedura erraza da: klikatu lotura honetan http://emanizena.praktikatu.eus/” eta bete formularioa. Bestela, nahiago baduzu, beste hainbat aukera dituzu: bidali whatsappa (671 070 044), e-posta (enkarterri@aek.eus) edo galdetu zure herriko euskaltegian”.
Maite parte hartzera animatu da. Orain, beste hainbat lagunekin batera, zure zain dago, Balmasedan beste Berbatalde bat sortzeko.
Orain zuri dagokizu! Eman izena eta beti gogoratu: euskara zu zara!

