Menu Close

Zallako mintzodromoan izena eman!

Enkarterriko euskaldunok euskaraz mintzatzeko aukera paregabea izango dugu Zallan, maiatzaren 9an (osteguna). Arratsaldeko 17:30ean hasi eta ordubetez -gutxi gorabehera- mahai baten inguruan arituko gara egungo gai batzuei buruz hizketan, Zallako Mimetiz eskolako patioan.
Berdin du euskara ikaslea izan edo ez, gazte edo heldu, Zallakoa edo kanpokoa, zuretzako lekua izango duzu mintzodromoan. Parte hartzaileen artean Berbalaguneko opari sorta zozketatuko dugu, eta askaritxoa hartzeko parada izango dugu.
Izena eman maiatzaren 6ra arte 671 070 044 telefonoan, enkarterri@aek.eus helbidean edo gertuen duzun euskaltegian.
Zatoz, euskaraz mintzatzea erraza da!