Menu Close

📙 Maiatzak 8, 19:00ean, Zallako Kultur Etxean, Berbalagunen Irakurzale Klubak, Zallako Irakurle Klubarekin batera, saio berezia antolatuko dugu: Idoia Carramiñana izango dugu gurekin. Carramiñanak “Bi” poesia liburuaren errezitala egingo du eta, horren ostean, egilearekin solasaldia izango dugu.

Izena emateko: enkarterri@aek.eus helbidera idatzi, 671 070 044 telefonora whatsapp bat bidali edo Zallako Liburutegian galdetu.

Animatu, parte hartu, euskaraz bizi! ❤️‍🔥